XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Blanchet familia bereko Nicolas (Paris 1686), bi François Etienne (zaharra eta gaztea), Armand François Nicolas] eta Paskal Taskin (F. Etienne gaztearen alargunarekin 1766.ean ezkondua eta 1793.ean hila) ere aipatuko ditugu.

Azken honen semeak eman zion Frantzian instrumentugintzari jarraipena.

Ingalaterran, XVII. mendea baino lehenagoko oso arrasto gutxi dago; Lodovicus Theewe-ren (1548) claviorganum bat bakarrik.

XVII. mendean, Haward, Hitchcock eta Thomas Race eskola ingelesaren adierazgarri dira, eta XVIII.ean Hermann Tabel, Burckhardt Tschudi (Shudi izenaz ingeles egin zen suitzarra), Jacob Kirckman (alsaziarra: 1710-1792), John Broadwood (Shudi-ren ondorengoa) eta Abraham nahiz Joseph Kirckman ditugu.

Shudiri zor zaio klabetan erregistro-aldaketarako pedalak ipini izana.

Organoen recitaren antzeko kaxa espresiboa lortu nahian ere aritu zen, pedal batez eragindako pertsiana higikorrak ipiniz.

Alemaniari buruz 1700. urteaz gero dago hitz egiterik.

Hans eta Karl Konrad eta Johann Christof hamburgarrak (XVIII. mendean) aipa daitezke batetik.

Jeronimus Albertus Hassek, klaberik handienetakoa eraiki zuen, bost sorta eta hiru teklaturekin.

Grampauml;bner-ek Dresden-en eta Cottfried Silbermann eta Stein-ek Augsburg-en pianoak eraikitzeari ekin zioten.